Kimera: “Egiazkoa edo egingarria den ilusioa”

Zamalanetako kaia. Lanean, pasaeran edo bizitza hobearen bila iristen diren pertsonak.

Kimerak egungo gizarteari begiratzen dio, pertsonak handi egiten dituzten gauza txiki horiek zein hauskorrak diren erakutsi nahian. Bidenabar, globala tokikotik alda daitekeela ere erakusten digu.
Pentsarazten digu zergatik joaten ote den hainbeste jende, dena atzean utzita, leku ezezagun, babesgabe eta harremanik gabeko batera; non, hori bai, etorkizuna nahiz zalantzazkoa eta oso iluna izan, beti izanen baita itxaropentsuagoa jatorrizko tokian baino.

Ikusikizunak dibertigarria eta, aldi berean, hunkigarria izan nahi du. Bertan, begirada, gorputza, eta trebezia elkartzen dira unibertso berezia eraikitzeko zirraraz beteriko mundu soinudun batean. Lan hau, zirkoaren hizkuntza baliatuz, “Linh jaunaren biloba” -ren antzezpen oso askea da.